(+34) 94 681 00 58Contacta con nosotros

Misio, ikuskera eta balioak

MISIOA

Maristak-Durango Ikastetxea gizarte-ekimenezko hezkuntza komunitatea da, itunduta, konfesionala eta Martzelino Champagnatek hasitako hezkuntza proiektua jarraitzen duena, gure gizartearekin eta ebanjelizazioarekin konprometituta, Europako Erkidegoan integraturik eta pertsona guztiei irekia, hurbiltasuna eta apaltasuna abiapuntutzat hartuta.

Pertsonekin lan egiten dugu, beren garapen pertsonala eta profesionala beharrezkoak diren konpetentzia eta baloreak lortzen lagunduz, ingurumeneko erronka giza-ekonomikoei aurreratuz eta erantzuna emanez.

IKUSKERA

Aldakorra den munduan eta gure karismarekin koherente izateko asmoz,  misioaren izatea gaurkotzen saiatzen gara, gure hiru zutabeak zainduz:

  - GURE PERTSONAK. Proiektuarekin bat egiten diren pertsonak eta proiektuak berak baloratzen dituenak.

  - GURE ESKAINTZA INTEGRALA. Interesgarria eta gure eskualdeko beharrizanetara egokituta.

  - GURE PROIEKTUAK. Maristen Erakunde bezala erreferenteak, bai Euskal Gobernuko Kontseilaritzarentzat, LHrako Sailordetzaren Erakundearentzat eta baita euskal, estatal eta europear ikastetxeentzat ere.

KONPROMEZUA

Maristen zuzendaritzak, erakundearen beste pertsonekin batera, kudeaketa eta etengabeko hobekuntza sistema lideratzeko, bultzatzeko eta mantentzeko konpromezua hartzen du, ingurugiroaren eta lan arriskuen kudeaketa sistema barruan integratuz, urtero helburuak jarriz. Horretarako, ebaluazio sistemetan eta erabakiak hartzean kalitate irizpideak jarriko dira, zerbitzuen atxikimendua eta bezeroaren asetasunaren igoeran eragina izan ditzaten arriskuak kudeatuz.

Helburu hauek lortzeko, eta etengabeko hobekuntza ezinbestekoa dela uste dugunez, Maristak ikastetxeko  Zuzendaritzak ondoko konpromezuak hartzen ditu:

      • Erakundearen barne eta kanpoko auziak hobetzea.
      • Interes-taldeen beharrizan eta itxaropideak asetzea.
      • SIGen eraginkortasuna eta haren ekintza esparruetako jardunaren etengabeko hobekuntza.
      • Helburuen lorpena eta SGParen arriskuaren kudeaketa planifikatu eta inplementatzen dela bermatzea.
      • Legezko betekizun guztiak, gure aktibitateari dagozkion araudiak eta, alderdi interesdunak eraginda, gureak egin ditugun betekizunak, prebentzioa eta ingurumena barne, burutzea.
      • Ikastetxearen edo ikastetxearen izenean egindako jardueren ondorioz, langileen osasun eta segurtasunerako kalteei eta kutsadurari aurrea hartzea.
      • Kutsadurari aurrea hartzeko erabilitako prozesu, teknika eta lehen gaien azterketa egin, bizitza-zikloaren ikuspegiaz eta era errealistaz.
      • Legezko eta prebentziozko betekizunak burutzeko, organizazioa konprometitzea, langileen informazio, formakuntza, kontsulta eta parte-hartzearen bidez.
      • Prebentziorako jardueren garapenerako behar adinako baliabideak esleitzea.
      • Kudeaketa-politika hau erreferentzia-marko legez harturik, ikastetxearen helburuak ezarri, berrikusi, zabaldu eta haien burutzapena bermatzea.

Deskargatu PDF

Volver arriba