Zientzietako Batxilergoa: zientzia eta teknologiaz gozatzen baduzu, hau da zure batxilergoa

Zientzia eta Teknologia Batxilergoa aukeratzen baduzu bere bi ibilbideetako edozeinetan, Biosanitario edo Teknologikoan, eremu zientifikoko ikasketetan espezializatzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dituzu, hala nola Biologia edo Matematika; Osasun Zientziak Medikuntza edo Erizaintza; edo Ingeniaritzak: Informatika, Mekanika, Elektronika

Letrek liluratzen bazaituzte, Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa aukeratu

Maristak Durangoko Giza Zientzien Batxilergoa aukeratzen baduzu, ezagutzak ikasi eta gaitasunak garatuko dituzu humanitateen arloko ikasketetan espezializatzeko, hala nola Turismoan, Zuzenbidean edo Publizitatean eta gizarte-zientzietan (ADE, Gizarte Lana edo Ekonomia).

Batxilergo Duala: murgiltze linguistikoa, teknologikoa eta pertsonala

Batxilergo Duala plus gisa ikastea aukeratzen baduzu, High School (erdi-mailako ikasketen baliokidea) amaitzean AEBetako Akademiako ikasleek duten titulu bera lortuko duzu. Titulazio hau munduko estatu eta unibertsitate guztietan aitortuta dago.

Ekainaren 15etik uztailaren 10era Batxilergo Dualeko aurrematrikulak

Gure Batxilergoak ez du eredu tradizionala jarraitzen. Enpresekin harreman estuak mantentzen ditugu eta lehen eskutik dakigu zer eskatzen dieten ikasleei unibertsitateko zein goi-mailako ikasketak amaitzean. Horregatik, gure hezkuntza-programan, prestakuntza-edukiak lantzeaz gain, beste gaitasun batzuk ere sustatzen ditugu, hala nola talde-lana, jarrera eta autonomia.

Gure ikasleek hasiera-hasieratik ikaskuntza kooperatiboa bezalako metodologiekin eta Flipped Classroom eredu pedagogikoarekin lan egiten dute. Horrela, ikasleek gero unibertsitateek eta enpresek eskatzen dituzten gaitasunak garatzen dituzte.

Maristak Durangoko ikasle bezela, IKT konpetentziak garatuko dituzu Moodle eta Classroom plataforman sortutako material digitalekin,hala nola liburu digital eta bideo azalpenekin eta etapako lanak egiteko beharrezkoak diren Web aplikazio guztiekin. Era berean, edozein batxilergo ikasten duzun bitartean, 5 Office 365 lizentzia jasoko dituzu.

Gainera, Alemaniako ikastetxe batekin truke batean eta Live Sessionsen parte hartzeko aukera izango duzu. Horrela, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu, familia batekin, beste ikastetxe batean eta bestelako gizarte- eta hezkuntza-ingurune batean, eta, nola ez, ingelesa praktikatuz. Maristak Durangon batxilergoa egiten baduzu, zure prestakuntzarako bide desberdinak (LH eta Unibertsitatea) aukeratzeko prozesuan sartuko zara. Zu zeuk aukeratuko duzu zeure bidea.

Maristak Durangoko batxilergoan Ikasketa Kooperatiboa erabiltzen dugu, elkarrekin ikastean hobeto ikasten delako, gero, bakarka lan egitea tokatzen zaigunerako. Metodologia honen bidez, ikasleei talde lanerako eta autoikaskuntzarako prestatutako profesionalen eskaera gero eta handiagoari aurre egiteko tresnak ematen dizkiegu.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) ikasten ez diren irakasgaietan, erronken bidez ikasiko duzu, ohiko azterketarik gabe. Etorkizunean eskatuko dizkizuten gaitasun teknologiko guztiak lortzeko beharrezkoak diren IKT tresnak erabiltzen ikasiko dituzu.

Ingurune digitaleko ikerketak eta prestakuntzak Flipped Classroom eredu pedagogikoaren bidez lan egiteko gaitasuna eman digu. Gure irakasleek egindako bideo eta jardueretara sartu ahal izango zara, eta, horrela, ikasgelatik kanpo bertan egin ohi ziren jarduerak ateraz, eskola-denbora erabiliko dugu ikasleen ikaskuntza-prozesua ahalik eta gehien ustiatzeko eta laguntzeko. Material hori behar duzunean kontsultatu ahal izango duzu.

Hiru hizkuntzatan lan egiten dugu: euskara, ingelesa, gaztelania.
Ingelesaren irakaskuntzan bi mailatako eskolak definitzen ditugu: aurreratua (batxilergoko 2. mailatik aurrera) eta batxilergoa. Gainera, Filosofiako 1. mailako ikasgaia ingelesez ikasi ahal izango duzu bertako irakasle batekin.

Bestalde, Batxilergo Duala egiteko aukera eskaintzen dizugu, titulazio bikoitza lortzeko: berezko batxilergoa eta Ameriketako batxilergoa.

Era berean, Maristak Durangoko batxilergoan ingeleseko eskolaz kanpoko eskolak eskaintzen dizkizugu bertako irakasleekin, titulazioak lortzeko helburuarekin. Ikastetxe berean egin ahal izango dituzu, Cambridgeko Unibertsitateko ingeleseko azterketak administratzeko akreditatuta bait gaude.

Euskarari dagokionez, ingurune euskaldunean biziko zara eta EGA titulua prestatu ahal izango duzu ikastetxearen ondoan dagoen euskaltegian .

Nota 1. Batxilergotik garrantzitsua dela gogoratzen dugu eta hau hobetzeko motibatzen ditugu.
Gogoan izan behar da azken nota batxilergoko 1. eta 2. mailetako batez bestekoaren % 60koa dela, eta % 40koa USEkoa (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa, selektibitatea ere deitua).

Batxilergoko 2. mailan jarraipen eta tutoretza indibidualizatua are sendoagoa egiten dugu. Dena USEko koordinatzaileak eta ikastetxeko orientazio-taldeak antolatua.

Azterketan zehar, ikastetxeko autobusean lagunduko diegu ikasleei; irakasgai bakoitzeko irakasleak joango dira, eta unibertsitatean egongo dira proba guztiak amaitu arte. Eta, gainera, unibertsitatean eta zikloetan aurrez izena emateko prozesu osoan lagunduko dizugu, bai eta horietan sartzeko baieztapenean ere.

Lehen deialdian selektibitatea gainditu ondoren, zuzenean erabaki ahal izango duzu unibertsitatera joan edo Goi Mailako Ziklo bat egitea.

Guretzat zure tutoretza eta orientazioa estrategikoa da. Horregatik, lan hori Maristak Durangoko irakasle guztiok egiten dugun arren, zeregin hori dinamizatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko den orientazio-talde bat dugu.

    • Banakako arreta eta ikastetxeko irakasleen eta/edo orientazio-taldearen aholkularitza izango duzu.
  • Unibertsitatera eta Lanbide Heziketara orientatzeko jarduera espezifikoetan parte hartuko duzu.
  • Orientazio-taldeak hainbat jarduera diseinatzen ditu batxilergoko ikasleek informaziorik osoena izan dezaten, etorkizuneko ikasketetan erabaki bat hartu ahal izateko.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, egin KLIK HEMEN

1. maila (LOM-LOE): egunero 8:00etatik 15: 00etara, ostiraletan izan ezik, 8:00etatik 14: 05era.

2. maila (LOMCE): egunero 8:00etatik 15: 00etara, astearte eta ostiraletan izan ezik, 8 00etatik 14:05era.

Ez dakizu oso ondo zer ikasi?

Erantzunik gabeko galderarik baduzu, Maristak Durangoko ORIENTAZIO TALDEAK erantzun ahal izango dizu.

Gure hezkuntza-eskaintzari buruz zalantzarik al duzu?

Arduraduna: MARISTAK DURANGO

Llegimitazioa: Interesdunaren adostasuna

Eskubideak eta non balia ditzakeen: MARISTAK DURANGOren helbide fiskalean (Juan Antonio Abasolo kalea 6, Durango – Bizkaia, info@matistak.com) sartu, zuzendu, ezeztatu eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu.

Informazio gehigarria: Pribatutasun-politikan, informazio osagarria aurkituko duzu zure informazio pertsonalaren bilketari eta erabilerari buruz, sarbideari, zuzenketari, ezabapenari, segurtasunari eta beste gai batzuei buruzko informazioa barne.