(+34) 94 681 00 58Contacta con nosotros

Instalazioak eta baliabideak

 


  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

  •  

 

Gure instalazioak oso zabalak dira, 5000 metro karratu baino zabalagoak.

Ikasgelak, tailerrak,liburutegia, Informatikako gelak, txoko eta bulegoak, batzar gelak, ospakizun-aretoa, ikus-entzunezko baliabideko aretoa, gimnasioa eta estalitako kiroletako pista balioaniztasuna ditugu.

Gure parke informatikoak 400 ekipamendu baino gehiago ditu, etengabe berritzen eta bere funtzionamendu zainketa Informazio-teknologiako eta komunikazio talde berezi batek zuzendurik.

Programa informatikoak azken sorkuntzakoak dira, eta gela eta tailer espezifiko bakoitzak aurrerapen tekniko berrienak ditu. Horrela bermatzen da ikasleek prestakuntza teknikoko eta lanbide-gaitasun maila altua lortzea.

Batxilergo-taldeetan pertsonalizatutako tutoretzak ditugu ikasleei orientazio eta hurbileko laguntza bermatzeko. Halaber, instalazio espezifikoak ,  multimedia-gela, Fisika eta Kimikako laborategia, C.A.D gela, besteak beste, eta ikasgela guztietan  kanoia, proiektorea eta ordenagailua dituztelarik.

208 - Laborategia
211 - Multimedia gela
204,205,206,207 - Router connect teknologiarekin.

Gainera, lanbide-arloekin lotutako gaiak lantzeko, zikloetako instalazio espezifikoak erabiltzen dituzte.

ETHAZI Ikasgela (Errendimendu Handiko Zikloak), Enpresa simulatua

Lanbide-arloetan espezialitate bakoitzeko egoera bereziak birsortzen dira ahalik eta modu praktikoenean.

Adibidez, Informatika espezialitatean laborategi informatoikoa dute, ordenagailuz eta osagai ezberdinez horniturik, ikasleak ordenagailuen muntaketa eta desmuntaketan treba daitezen, sistema eragile ezberdinen instalazioen praktikak egin ditzaten, ordenagailuen arteko konexioak egiten eta sare bat konfiguratzen jakin dezaten…

Gainera, Microsoft eta ikastetxearen arteko akordio bati esker, ikasleek Microsoft-en erreminta informatiko ezberdinak dohainik erabil ditzakete. Akordio hau dela eta, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa zikloko ikasle eta irakasleek, eta soilik heziketa helburua dutelarik, dohainik deskarga dezakete Microsoft-eko garapen sofwarea. Horretarako, gainera, ordenagailuz eta ziklo honetan gai espezifikoak lantzeko beharrezkoa den guztiaz hornitutako bi gela ditugu.

ETHAZI Ikasgela (Errendimendu Handiko Zikloak), Informatika Lab

Espezialitate Administratiboan kudeaketa gela eta empresa simulatuaren gela nabarmentzen dira. Azken honetan ikasleek bulego erreal bat birsortzen dute eta empresa jarduera merkatu birtual batean kokaturik azken emaitzaraino beharrezkoak diren prozesu guztiak jarraituz salmentak eta erosketak egiten dira: ogasuna, gizarte segurantza, banketxeak, hornitzaileak, hartzekodunak…

ETHAZI Ikasgela (Errendimendu Handiko Zikloak), Enpresa simulatua

Elektrizitate- elektronika espezialitatean:

307,308 - ETHAZI gela erregulazio maketarekin.
305 - Automatak eta Robotika
304,205,206,207 - Barneko gela,  automatismoak eta elektronika
302 - Etxebizitzak eta automatismoak (Oinarrizko Lanbide Heziketa)
301 - Domotika-instalazioak eta bereziak (antenak, telefonia eta domotika)
209 - Innotika gela (neumatika eta hidraulika)

ETHAZI Ikasgela (Errendimendu Handiko Zikloak), Automatika eta Robotika

Eta Mekanika espezialitatean, Innogela eta CAD gelak nabarmentzen dira, arbela digitalaz, azken sorkuntzako ordenagailuz eta CATIA, SOLIDWORKS eta AUTOCAD-en sorfware gaurkotuaz, eta hau guzti hau, seguritatea eta ingurumenarekiko errespetua zaintzen.

Aula ETHAZI (Ciclos de Alto rendimiento), con impresoras 3D

Volver arriba